MO solo

Laguntza behar al duzu…
…zure irudi grafikoarekin?

Horrela bada, web orrialde honen edukinei eta aurkezpenei begirada bat botatzea interesgarria izan daiteke zuretako. Alde batetik, lagungarria zure zalantzak argitzeko eta, aldi berean, irtenbidea eman diezazuket zure denda, enpresak izan ditzaken irudi arazoei edo, baita, pertsona partikular bezala proiektu grafiko bat garatzean pentsatzen bazabiltza.
Ideiei forma emateak, bezeroaren beharrak eta estiloa zainduz beti, komunikazio bisuala sortzea ekarriko du eta, horrela, nahi dugun helburura iritsi: bisualki adierazi proiektu baten funtsa edo izatea.

Zein zerbitzu eskeintzen dizkizut?

Irudi korporatiboa

Behin lan ildoa erabakita, irudi garapenak zenbait elementu ditu osagai bezala: logotipoa, bisita edo promozio txartelak, gutun-azalak, karpeta, merchaindisinga, web orrialdea, irudiaren egokitzapena sare sozialetara…

Diseinu grafikoa orokorrean

Produktuen katalogoak, triptikoak edo diptikoak, flyer-rak, ezkontza edo ekitaldietarako gonbidapenak, txapa pertsonalizatuak promozio, ekitaldi edo oparitarako, packaging-a, poltsak… Bururatzen zaizun dena edo… ia dena!

Diseinu editoriala

Bai katalogo, aldizakari edota liburuen diseinuan eta aldizkako argitalpenen maketazioan orokorrean, astekariak, hilabetekariak edota egunkariak, hementxe daude nire hastapenak eta gaur egun arte.

WordPress diseinua

Gaur egun, webgune bat eukitzea funtsezko tresna da negozio baten garapenerako. Hori dela eta, web orrialdeak eratzen ditut WordPress teknologia erabiliz eta, baita ere, bere mantenu eta kudeaketaz arduratu horrela beharko balitz.

Zenbait bezero eta elkarlana:
Gora bueltatu