
Neri buruz zertzelada batzuk gehitzeko, Maku Oruezabal naiz eta, orain dela urte batzuk dagoeneko, diseinatzaile grafiko eta editorial bezala lan egiten dut. Webguneak ere eraikitzen ditut WordPress azpiegitura erabiliz hortarako. Poliki poliki beste eremu batzutan sakontzen hasita nago baita ere, hau da, Marketin Digitala eta After Effects bezalako animazio programetan.
Freelance bezala aritu aurretik, zenbait leku eta arlo ezberdinetan ibilitakoa naiz: komunikabide eta prentsa esparruan, diseinu grafikoko estudiotan, industri arloko enpresetan Marketin Sailaren barnean, inprimategietan…
Unibertsitateko prestakuntza bezala, ez dut nahi alde batera utzi Filosofian Lizentziaduna naizela, Balio eta Kultura sailean. Egia da ez dudala inoiz irakaskuntzan parte hartu baina bizitzan zehar oso erabilgarria izan dut. Halere, nere benetazko hezkuntza grafikagintza eta diseinu grafikoko ikasketekin lotua egon da ia betidanik.
Nire lan egiteko era eta filosofiari dagokionez, bezeroa, enpresa edota pertsona partikular bat eta bion artean elkar ulermena egoteak ia oinarrizko ardatz bezala hartzen dut. Konfidantzan oinarrituriko harreman zuzenak eta detaileen garrantziak, edozein proiektuk irtenbide egokia izatea ekarriko du. Era honetan, nortasun berezia garatzeko aukera emango da eta, aldi berean, balioa eman egindako lanari.