…eta kitto! Eibarko aldizkaria

Aldizkarirako ikur berria

2020. urteko berezitasunak eta ziurgabetasunak aprobetxatuz, …eta kitto! Eibarko Euskara Elkartearen barnean integraturik dagoen Eibarko ...eta kitto! aldizkarikoek, produktuari beste itxura bat ematea erabaki zuten. Euskera erabiltzen du bere osotasunean eta helburu bezala, batez ere, herri mailako berriak eta bertako biztanleei dagozkien informazioak jasotzea du.

Nahiz eta oraindik ez egon bukatuta itxura berriari egokitzapena, aldaketa dexente etorriko dira baina poliki-poliki ezartzen joango dira. Guzti honek baita, lan egiteko eran ere aldaketak ekarri ditu. Azken finean, denbora kontua izango da proposatutako helmugara heltzea.

Aldizkariko ikur berria diseinatzerako orduan, hedabide beraren nortasuna mantentzea izan da lehenbiziko asmoa. Hortarako, eta bere jatorrizko izenaren hizkiekin jolastuz, irudi korporatibo berri bat definitzea lortu da.

Etakitto azala

Edukinen banaketa berria

Diseinu berriak edukinak aurkezteko era aldatu behar zuen, orrikatze garbi eta funtzional batera egokituz, zuritasunekin, zutabe gidak, beste eraketa bat azken finean. Halere, ez da izan asmoa muturreko aldaketa bat ematea kontutan hartuz hedabide beraren izatea.

Lehenik eta behin, eta garrantzizkoa kasu honetan, komunikabidera egokitzea ezinbesteko balioa izan da prozesu guztian, elkar ulertze egoki batera heltzeko era izan da.

Ezaugarri lez, aldizkariaren oinarrizko osagaiak edota blokeak plantilla edo maketen bitartez eratu dira. Horretarako ere, serifa tipografia erabili da testuen irakurketa errazteko eta atal berezi batzuk bereizteko, eta palo seco deiturikoa, berrien titularrak eta erreportaietan bereziki.

Gora bueltatu