Sinadura liburua

Sinadura-album ale bakarra

Argazki-album ale bakarra eta sinadura-liburua aldi berean. Partikular baten enkargua opari berezi baterako: bi lagunen bizitzaren argazki laburpena, jaiotzatikan ezkontzen diren unera arte.

Albuma eta orrialdeen diseinu pertsonalizatuaz arduratu nintzen, argazkien muntai eta ikutu digitalaz, papera eta kartoia erosi, kartoian inpresio eta bukaera desberdinen ikerketa (serigrafia kanpo utzita)… eta hau dena irudimen pixkat botata eta eragozpen bakarrarekin… denbora falta! Ezinbestekoa dena bukatuta egotea egun berezi baterako, momentuan izango bait zen sorpresa.

Dena den, emaitza bikaina lortu zen eta baita ere eskerrak Anari, ideiaren bultzatzailea, bere parte-hartze eta ekarpenengatik.

Gora bueltatu